Ordu eta erdiko epaiketa izan dela azaldu dio Arzallusek Hitza-ri, eta Teresa Sandoval fiskalak "terrorismoa gorestea" leporatu dio berriro ere, eta lehengo eskaera berretsi du; urte eta erdiko kartzela zigorra eta hamabi urteko inhabilitazioa.
Defentsak absoluzioa eskatu du, "herriko preso bat herrira ekartzea ez delako terrorismoa goratzea" esanda; "aldarrikapen bat baino ez dela azaldu dugu epaiketan", jakinarazi du Arzallusek. "Argazkia jartzeak ez duela esan nahi egin duena goraipatzen denik", azaldu diote epaileari. Fiskalak testigu gisa hiru ertzain eraman ditu, eta haietako batek baieztatu du Arzallus ikusi zuela pankarta jartzen. Hala ere, Arzallusek garbi azaldu du ez duela horrelakorik ukatu. "Nik ez dut ukatu pankarta jarri nuenik".
"Eskerrak babesa eman didaten guztiei"
Arzallusek, etxeko bidean zela, eskerrak eman nahi izan dizkie "laguntza eman" dioten guztiei. Gaur arratsaldean, zazpietan, elkarretaratzea eingo da plazan Gernikako Akordioak deituta, Arzallusi babesa adierazi eta haren kontrako epaiketa salatzeko.