Burdinbidearen Euskal Museoak erakusketa ireki du Gasteizen

Uztarria.eus 2012ko ira. 5a, 20:41

Burdinbideak 150 urte Euskadin izenburua eman diote gaur (asteazkena) hasi eta urriaren 18a arte Arabako hiriburuko Eskoriatza-Eskibel jauregian egongo den erakusketari. Gasteiz Europako Hiriburu Berde (Green Capital) izendatu dutela-eta garatzen ari diren egitarauaren barruan kokatzen da ekimena.

Olazagutia eta Miranda de Ebro arteko trena martxan jarri zuteneko urteurrena gogora ekarri nahi izan dute Gasteizen, Green Capital programazioaren barruan. Horretarako, Gasteizko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioarekin, eta egoitza Azpeitian duen fundazioaren esku geratu zen gaur inauguratu duten erakusketaren antolaketa.

Horrela, Azpeitiko museotik hainbat material eraman dute Gasteizera: irudiak, agiriak, eta jantziak, erlojuak, txistuak edota altzariak, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide