Corrugados Azpeitiako langileek greba mugagabeari eta lantokian egiten ari diren itxialdiari eustea erabaki dute gaur, asteartea.
Goizean egin duten batzarrean, atzo Madrilen zuzendaritzarekin eginiko bileran hitz egindakoa azaldu dute han izan ziren ordezkariek, eta enpresaren eskaintza berria aintzat ez hartzea erabaki dute.
Enpresa Batzordeko langileen ordezkarien esanetan, "aurpegira barre" egin die zuzendaritzak, atzoko bileran eskainitakoarekin.