Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, estaligabeko igerilekuan iaz baino %20 erabiltzaile gehiago izan dira udan, ekaina eta abuztua bitartean. Ekainaren 16tik irailaren 16ra bitartean jasotako datuen arabera, 36.063 sartu-irten izan dira aurtengo udan: 32.013 (%89) Kirol Patronatuko bazkideek egindakoak eta 4.050 (%11) bazkide ez direnek edo sarrera ordaindu dutenek egindakoak izan dira. Aurtengo udan, beraz, iaz baino 5.570 erabilpen gehiago (iaz 30.493 erabilpen) izan dira kanpoko igerilekuan.
Eguraldi ona igerilekua zabalik egon den 93 egunetik 45etan egin du, eta ekainaren 26a izan zen erabiltzaile gehien izan zen eguna (1.212 erabilpen). Iaz, berriz, zabalik egon zen 93 egunetatik 36 izan ziren eguzkitsuak.
Kirol Patronatuko ordezkariek adierazi dutenez, aurten "gabezia bat" nabarmendu dute: "Estalitako igerileku berriaren erabilpena guk nahi baino txikiagoa izan da, jendeak ura hotza zegoela zioen, eta zerbait pentsatu beharko dugu ahalik eta etekin handiena ateratzeko igerileku horri".