Igandean, urriak 21, EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarra hamabigarrena da EH Bildu koalizioaren Gipuzkoako zerrendan. Hori dela-eta, gaur, asteazkena, Otamendi elkarrizketa digitalean izan da, Uztarriaren egoitzan, 18:00etatik aurrera. Elkarrizketa digital osoa irakurgai, hemen
Bihar Alex Etxeberria, EAJren Gipuzkoako zerrendan laugarrena, izango da Uztarrian, 16:00etatik 17:00etara. Bidali zure galdera hemendik. Bi hautagai horiez gain, Markel Mendizabal azpeitiarra laugarrena da Bidezko Mundurantz-en zerrendan, baina nahiago izan du elkarrizketarik ez egitea.