Adinekoentzat jabetze eskolak hasiko dira, gaur

Uztarria.eus 2012ko aza. 12a, 11:18

Gaur, astelehena, sexualitateaz arituko dira Baigera I.ean, 16:00etan hasita, eta aste guztian Jubilatuen Astea dela-eta, hainbat ekimenez gozatzeko parada izango dute jubilatuek.

Baigera Jubilatuen Elkarteak, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, adineko pertsonentzat jabetzeari buruzko hitzaldi eta tailerrak antolatu ditu, eta gaur, astelehena hasiko dira, 16:00etan, Baigera I.n. Parte hartzeko ez izena eman behar, eta abenduaren 17a bitartean, astero hitzaldi bat izango da. 

Gaurko hitzaldia, elebidunentzat izango da, eta Una sexualidad activa y saludable izenburupean solasaldia eskainiko du Edurne Mendizabal sexologoak. Bigarren hitzaldia datorren astelehenean, hilak 19, izango da eta erentzia eta testamentua izango ditu hizpide Sara Azpiazu abokatuak. Azaroaren 26ko hitzaldia erdaraz izango da, Mediacion y conflictos familiares izenburupean, eta Gloria Martin psikologoak gidatuko du. Abenduaren 3an, Mari Angeles Amenabar Helduak Adi taldeko kideak Personas mayoren, activas socialmente gai hartuta, hitzaldia eskainiko du euskaraz eta gazteleraz. Abenduaren 10ean egoera politikoaz jardungo dute, eta Mariano Ferrer kazetariak hartuko du hitza. Azken hitzaldia, abenduaren 17an izango da, eta Joxe Arregi Deustuko Unibertsitateko irakasleak Zertan da gaur erlijioa izenburupean arituko da bertaratzen direnen aurrean.

Behin hitzaldi horiek bukatuta, urtarrilean hasi eta ekaina bitartean, hainbat tailer egingo dituzte, eta horietan parte hartzeko izena eman beharko dela adierazi dute antolatzaileek.

Jubilatuen astea

Jabetzeari buruzko hitzaldiez gain, gaur, astelehena, Jubilatuen Asteari emango dio hasiera Baigerak. Jubilatuen Elkarteak antolatu du astea, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, eta astean zehar, erratz eta tute txapelketak, hitzaldia, Aginagara eta Donostiako Kutxa Espaziora irteera, Meagasera mendi irteera eta Kirurin bazkaria izango dituzte.

Bihar, arteartea, eta etzi izango diren karta txapelketetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko, Baigera I eta Baigera II tabernetan. Bestalde, Aginagara eta Kutxa Espaziora egingo duten ibilaldirako, Meagasetik Zumaiara egindo duten mendi irteerako eta Kiruriko bazkarirako sarrerak ere eskuratu daitezke jada. Aginaga eta Kutxa Espaziora joan nahi dutenek hamabi euro, Meagasetik Zumaiara mendi irteera egin nahi dutenek zazpi euro eta Kiruriko bazkarirako txartela 30 euro ordaindu beharko dute.

Honatx egitaraua:

Azaroak 12, astelehena: Una sexualidad activa y saludable hitzaldia, 16:00etan, Baigera Ien.

Azaroak 13, asteartea, eta azaroak 14, asteazkena: Mus eta Tute txapelketak, 16:30ean hasita.

Azaroak 15, osteguna: Aginagara eta Kutxa Espaziora irteera. 

Azaroak 16, ostirala: Meagasetik Zumaiara mendi irteera.

Azaroak 18, igandea: Kirurin bazkaria egingo dute eta bazkalostean omenduei sariak emango dizkiete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide