Iaz ez bezala, eguraldia lagun, Ardoaren Eguna ospatu zen zapatuan Azpeitian. 11:30ean hasita, giro aparta izan zen plazan eguerdian zehar. Errioxako 21 upategitako ardoa dastatu ahal izan zuten bertaratu zirenek. Bost euroren trukean kopa bat eta bost ardo dastatzeko txartelak eskuratu ahal izan zituzten herritarrek. Azpeitiko Udalak eta Odriozola ardo etxeak antolatu zuten ekimena.