Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978) argazkilaria Urteko Europako Argazkilarien Txapelketako finalean izango da. Bi sailetan, Argazkienean eta Publizitatekoan, sailkatu da finalera, eta 2013ko apirilean jakinaraziko dute irabazlearen izena, Austrian egingo den gala batean. Rodriguez azaldu duenez, "azken batean, Europa mailan argazkigintzan dagoen zitarik garrantzitsuenetakoa da hau, eta bigarren urtez jarraian, bertan izatea ederra da niretzat. Baina, batez ere, jendeari argazkien bidez gauza asko esan daitezkela erakusteko ere balio du".
Iaz bi zilarrezko sari (bigarren postua) jaso zituen Rodriguezek Urteko Europako Argazkilarien Txapelketan: Commercial eta Wedding sailetan, hain zuzen.