Bigarren sariak ere banatu ditu Bertanek

Uztarria.eus 2013ko urt. 2a, 11:35

Gabonetan elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean egin dute zozketa, eta hirugarrena eta azkena urtarrilaren 5ean izango da.

Bertan Merkatari Elkarteak 2.000 euro banatuko ditu Gabonetan elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean, eta dagoeneko eman dituzte bigarren sariak ere (lehenengoak hilaren 22an banatu zituen). 200 euroko bi sari banatu zituzten, eta Nikolas Arrietak eta Garbiñe Otañok eskuratu zituzten. 100 euroko saria, berriz, Kontxi Gallegok jaso zuen. Hirugarren eta azken zozketa urtarrilaren 5ean izango da

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide