Iñaki Etxarteren hiru ihesaldi jasoko ditu Josu Martinezek liburu batean

Uztarria.eus

Josu Martinez zinemagile, idazle eta musikari bilbotarrak irabazi du Tene Mujika ikerketa saria, Presoaren betebeharra egitasmoarekin, eta liburu horretan hamar istorio jasoko ditu. Horietako batean Iñaki Etxarteren hiru ihesaldi kontatuko ditu.

 "Euskal Herrian edo euskal presoek azken 50 urteetan kartzelatik egindako ihesak edo ihesaldi-saiakerak kontatuko dira" Martinezen lanean, Elkar argitaletxeak zabaldutako agiriaren arabera.

Liburuan hamar istorio kontatuko ditu Martinezek. Besteak beste, Iñaki Etxarte azpeitiar presoaren hiru ihesak jasoko ditu liburuan: kartzelatik ihes egin zuenekoa, Cabo Verdeko deportaziotik Kubara egindakoa, eta Kubatik balsero moduan joandakoa azkenik. Urtebete du Martinezek lana amaitzeko, eta ondo bidean, 2014ko udaberrian kaleratuko da.

Euskal Herriko historia hurbilaz biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak eta gisakoak bultzatzeko sortu zuten Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika saria, Debako alaba Tene Mujika idazlearen omenez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide