Herenegun, zapatua, hil zen Imanol Elias Odriozola. Hileta elizkizuna gaur, astelehena, egingo dute Soreasuko San Sebastianen parrokian. Hilbeila, berriz, udaletxean egongo dela jakinarazi zuen atzo Azpeitiko Udalak; bai, behintzat, gaur egun osoan zehar.
Horrela, gaur, 10:00etan irekiko dute udaletxean hilbeila eta nahi duten herritarrek izango dute alkate ohiari azken agurra emateko aukera. Hileta ordua inguratu arte (19:00ak arte) egongo da hilbeila udaletxean.
10:00etatik: hilbehila udaletxeko areto nagusian dago.
18:30ak aldera: Azpeitiko Musika Bandarekin, Kontrapas pieza joz, udaletxetik parrokiara joango dira. Alkate izan direnak eta gaur egungoa, denak batera, joango dira haiekin.
19:00etan: meza.
19:45ean: meza bukatzean, txistularien laguntzaz, Itsasiko ordezkariek aurreskua egingo dute eliz atarian. Eta Azpeitiko Musika Bandak Agur jaunak abestia joko du.