Korrika Batzordeak ekarpena egiteko deia egin die herriko soziedadeei

Uztarria.eus 2013ko ots. 14a, 11:50

Azpeitiko Korrika Batzordeak soziedadeei dei egin die, datorren martxoaren 14an hasiko den 18. Korrikari "bultzada emateko". Kilometroa erosteko aukera zabalik dago dagoeneko, eta interesa dutenek batzordekoekin jarri beharko dute harremanetan.

Azpeitiko Korrika Batzordeak soziedadeei dei egin die, datorren martxoaren 14an hasiko den 18. Korrikari "bultzada emateko". "Elkarte gastronomikoetan herritar ugari elkartzen da, eta bakoitzak ekarpen txiki bat eginda kilometroak erosteko", deia egin dute. 

Kilometroa 400 euro ordaindu beharko da, eta trukean Korrika Azpeititik pasatzen denean, martxoaren 20an, herriko lurretan testigua emateko aukera izango dute ekarpena egiten duten soziedadeetako kideek. Gainera, kilometroa bi soziedaderen artean erosteko edo bakoitzak ahal duen ekarpen ekonomikoa egiteko aukera ere jarri du Korrika Batzordeak.

Interesa duten soziedadeetako kideek 661 104 446 zenbakira deitu beharko dute, eta batzordekoek adierazi dutenez, "aurrerago jarriko gara kontaktuan tramiteak egiteko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide