Aurtengo Azpeitiko inauterietako sokamuturraren inguruko XXXIV. Imanol Elias Argazki Lehiaketako argazkilari saridunak jakinarazi ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak. Iazko moduan, lehen saria, Juan Mari Amenabar Otola-k irabazi du. Bigarrena, Valen Garcia izan da, eta Carlos de Cos hirugarrena. Laugarrena, Alberto Belokik irabazi du; eta, Alex Berasategi izan da bosgarrena.
Karnabal giroko argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria, berriz, Alex Berasategik irabazi du. Sari banaketa eta aurkeztutako argazkien erakusketaren irekiera martxoaren 16an da, 12:00etan, Betharrameko erakus aretoan.