Gero eta gutxiago falta da Korrika iristeko

Uztarria.eus 2013ko mar. 15a, 11:38

2011ko Korrika, Loiolabide parean.

Datorren asteazkenean, hilak 20, iritsiko da euskararen alde lasterketa, eta Korrika Batzordeak jada banatu ditu herriko kilometroak. Korrika iritsi aurretik, 19:30ak aldean, txotxa izango da udaletxe azpian.

Atzo, osteguna, hasi zen 18. Korrika Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean, eta jada Nafarroan barrena dabil lekukoa. Azpeitira datorren asteazkenean, martxoak 20, iritsiko da euskararen aldeko lasterketa, eta azpeitiarrek testigua Txerloia parean hartuko dute aurrenekoz, 22:10 aldean. 

Txerloira joan nahi duten herritarrek autobusean bertaratzeko aukera izango dute. Izan ere, Euskotrenek ez ohiko geldialdia egingo du astotegian, 21:30ean, eta bidaia gastuak Udalak ordainduko ditu.

Txerloia eta Munategi artean Corrugados Lasaoko langileek emango dute lekukoa, eta tartean hainbat eragiletako, taldetako, enpresatako, ikastetxetako nahiz elkartetako ordezkarien eskuetatik igaroko da lekukoa.

Honakoa izango da Korrikak Azpeitian egingo duen ibilbidea: Txerloitik, Loiolara. Handik, Loiolabideko rotondara, eta Sanjuandegiko rotondara segidan. Anbulategira iritsiko da ondoren, eta Astotegitik eta Enparan Dorretxetik barrena, Trenaren museoara joango da. Alde Zaharrera helduko da gero, eta Perez Arregi plazatxoan barrena, Erdi kalera eta handik Errebalera joango da. Aranetik barrena, Loiolabideko rotondara iritsi, eta Txerloira itzuliko da.

Txotxa aurretik

Korrika Azpeitira iritsi aurretik, 19:30ak aldean, txotxa izango da udaletxe azpian, eta antolatzaileek esan dutenez "norberak eman beharko du ogitartekoa, baina sagardoaz eta postreaz euro gutxi batzuren trukean gozatu ahal izango da". Losintxa lehiaketako saria ere txotxean banatuko dute, eta irabazleak Bertan elkarteko dendetan gastatzeko 50 euroko balea jasoko du. Antolatzaileek esan dutenez, "losintxa lehiaketa oso arrakastatsua izan da".

Hemen 18. Korrikaren Azpeitiko lekuko aldaketak:

1.518. kilometroa, Txerloia-Munategi: Corrugados Lasao (kilometro osoa).

1.518. kilometroa, Munategi Xanadu: Mendizaleak, AujijiJAI Batzordea, Azpeitiko Argazki Elkartea eta Biele (kilometro osoa).

1.519. kilometroa, Xanadu Ikasberri ikastola: Azpeitiko Udala (kilometro osoa).

1.520. kilometroa, Ikasberri ikastola Loiolabideko biribilgunea: Ikasberri ikastola (kilometro osoa).

1.521. kilometroa, Loiolabideko biribilgunea eta anbulatorioa: Izarraitz Igeri Elkartea, Iraurgi ikastetxea eta Harkaitza soziedadea (kilometro osoa).

1.522. kilometroa, anbulatorio eta astotegia: Urola ikastola (kilometro osoa).

1.523. kilometroa, astotegia eta Trenaren museoa: Karmelo Etxegarai ikastola (kilometro osoa), Gaztetxea eta Zokoa elkartea.

1.524. kilometroa, Trenaren museoa eta Perez Arregi plazatxoa: Oilo-Soro soziedadea (kilometro osoa).

1.525. kilometroa, Perez Arregi plazatxoa eta Plaza Txikia: Orkatz Kultur Elkartea eta Herrira.

1.526. kilometroa, Plaza Txikia eta Arana (Urtzi taberna): Udala (kilometro osoa), Baigera eta Sortu.

1.527. kilometroa, Arana eta Loiolabideko biribilgunea: LAB (kilometro osoa), Uztarria Komunikazio Taldea eta Eregi (kilometro osoa). 

1.528. kilometroa, Loiolabideko biribilgunea eta Ikasberri ikastola: Lagun Onak Futbol Taldea (kilometro osoa), Erniarraitz eta Itsasi Dantza Taldea.

1.529. kilometroa, Ikasberri ikastola eta Xanadu: Ikasberri ikastola (kilometro osoa).

1.530. kilometroa, Xanadu eta Munategi: Ernai eta Bilgune Feminista.

1.531. kilometroa, Munategi eta Txerloia: Sammic (kilometro osoa).

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide