Agirrezabala eta Matxin III.na Erremonteko Sagardoaren Txapelketako finalean izango dira

Uztarria.eus 2013ko api. 3a, 13:54

Etxeberria III.na, Matxin III.na, Agirrezabala eta Juaristi aukeratutako pilotekin. (Oriamendi)

Zapatuan jokatuko dute Juaristik eta Agirrezabalak nahiz Matxin III.nak eta Etxeberria III.nak III. Sagardoaren Txapelketako finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Atzo, asteartea, aukeratu zituzten Juaristik eta Agirrezabalak nahiz Matxin III.nak eta Etxeberria III.nak zapatuan, Erremonteko III. Sagardoaren Txapelketako finalean, erabiliko dituzten pilotak. Bi Matxinbentako pilotari, Agirrezabala eta Matxin III.na, ariko dira nor baino nor zapatuan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, 17:00etan hasita.

Txapelketako ligaxkan ere elkarren kontra aritu ziren Juaristi eta Agirrezabala eta Matxin III.na eta Etxeberria III.na, eta Juaristi eta Agirrezabala nagusitu ziren, 40 eta 39. Zapatuko partidari dagokionez, "bi bikoteok antzeko ezaugarriak ditugu" dio Agirrezabalak: "Antzeko pilotekin jokatzen dugun pilotariak gara eta ez dugu ia akatsik egiten". Etxeberria II.nak, berriz, Matxin III.na goraipatu du: "Txapelketa borobila egin du. Sasoi betean dago, eta asko ari da jokatzen. Ausarta da eta finalean ere berea emango duela uste dut". Juaristik ere halakoak esan ditu Agirrezabalaz: "Finalaurrekoetan ikusi ahal izan zen gisan, sekulako sasoian dago".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide