Azpeitia eta Errezil arteko errepideko lanak apiril bukaerarako amaitzea espero dute

Uztarria.eus 2013ko api. 9a, 13:18

Errezilgo eta Azpeitiko udaletako ordezkariak luiziaren tokian. (Azpeitiko Udala)

Errezilgo Udalak jakinarazi duenez, eguraldiak laguntzen badu hil honen bukaerarako amaituko dituzte lanak. 

Azpeititik Errezilera doan GI-2634 errepideak itxita jarraitzen duotsaileko euri jasek eragindako luizia dela-eta. Errezilgo Udalak lanak bi astez luzatuko zirela jakinarazi zuen hasieran, baina martxoan egindako euriak tarteko, ezin izan dute lurra egonkortu. 

Errezilgo Udalak adierazi duenez, "eguraldiak laguntzen badu, apiril bukaera alderako lanak amaituta egotea espero dugu". Joan den apirilaren 5ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren gutun bat jaso zuen Errezilgo Udalak, eta han jartzen zuenaren arabera hamar lanegunen buruan bukatuko dituzte errepidea konpontzeko lanak. 

Azpeitiko Udalak esan duenez, "Errezilgo ta Azpeitiko udalak hasieratik elkarlanean ari gara  errepidea ahalik eta azkarren zabaldu dadin, azpeitiarrentzat, errezildarrentzat eta inguruan lan egiten duten enpresetako kideentzat".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide