Mireia Epelde: "Aldaketak ondo etortzen dira, ez urtero, baina noizean behin bai"

Uztarria.eus 2013ko api. 19a, 19:18

Mireia Epelde Uztarrian, galderak erantzuten.

Azpeitiar txirrindularia Uztarrian izan da, webguneko erabiltzaileen galderei erantzuten. Elkarrizketa digitala osorik irakur daiteke hemen.

Eguneroko entrenamendu saioa egin aurretik izan da Mireia Epelde (Azpeitia, 1985) Uztarrian, hitzartutako online elkarrizketan Uztarria.com-eko erabiltzaileek egin dizkioten galderei erantzuteko.

Michela Fanini talde italiarrean ari da denboraldi honetan Epelde. Denboraldi hasiera honetan asteburuak baliatzen ari da hara joateko, baina ekainetik aurrera Italiara joango da, hiru hilabeterako. "Aldaketak ondo etortzen dira, ez urtero, baina noizean behin bai", dio berak.

Elkarrizketa digitala osorik irakur daiteke hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide