Markel Olanoren hitzaldia bertan behera gelditu da

Uztarria.eus 2013ko mai. 21a, 12:16

Alderdikide baten heriotza tarteko atzeratzea erabaki dute. Oraindik ez dakite noiz izango den hitzaldia, baina beste hitzordu bat ahal bezain pronto finkatzen saiatuko direla azaldu dute.

Gaur, asteartea, Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramaile den Markel Olano hitzaldia eskaintzekoa zen Gipuzkoako egoera politikoaz eta sozialaz, baina alderdikide baten heriotza tarteko, atzeratzea erabaki dute. 

Azpeitiko EAJkoek beste hitzordu bat ahal bezain pronto finkatzen saiatuko direla azaldu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide