Oier Ibarguren Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.eus 2013ko mai. 29a, 12:18

Oier Ibarguren, Beasaingo helmugara iritsi zen unean. (LAGUN ONAK TE)

Lazkaon LVII Esparru proba irabazi ostean izendatu zuten Gipuzkoako txapeldun. Kadete mailako sailkapenean ere aurrena da Atracciones Sanz taldeko azpeitiar txirrindularia.

Atracciones Sanz taldeko Oier Ibarguren azpeitiar txirrindularia Gipuzkoako txapeldun izendatu dute asteburuan, Lazkaon LVII Esparru proba irabazi ostean. Ibarguren denboraldi honetako kadete mailako sailkapenean aurrena da, eta Lazkaoko lasterketan ere lehenengo postuan helmugaratu zen, Iker Imaz (Inoxcra-Beasain), Aitor Zurdo (Limousin) eta Aitzol Odriozola (Atracciones Sanz) txirrindulariekin sprintean nor baino nor ibili ostean. Pelotoia, berriz, lau segundura iritsi zen helmugara, eta guztira 73 txirrindularik bukatu zuten proba.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide