Salgai daude dagoeneko sanjoanetako pilota partidetarako sarrerak

Uztarria.eus 2013ko eka. 6a, 13:21

Ekainaren 14an, ostirala, izango dira partidak Urrestillako Txikuri pilotalekuan. Sarrerak salgai daude dagoeneko Urrestillako Oto, Ana Mari eta Auntxa tabernetan.

Urrestillako sanjoanak gerturatzen ari direla-eta, salgai daude dagoeneko pilota partidetarako sarrerak Oto, Ana Mari eta Auntxa tabernetan. Ekainaren 14an, ostiralean, izango dira partidak, 22:00etan hasita, Txikuri pilotalekuan.

Lehenengo partida Aritz Lasak eta Peñagarikanok Retegi II.-aren eta Cecilioren aurka jokatuko dute. Bigarren partidan, berriz, Ezkurdiak eta Zabaletak Jaunarenaren eta Barriolaren kontra neurtuko dituzte indarrak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide