Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko saria - IV. Erremonte Kopa. Zortzi erremontistak hartuko dute parte bertan, bikoteka. Zortzitik lau azpeitiarrak dira: Aritz Etxeberria Etxeberria IV.a (Urrestilla) eta Igor Agirrezabala (Matxinbenta); eta, Xuban Oiarzabal Matxin III.a (Matxinbenta) eta Ion Etxeberria (Azpeitia).
Txapelketaren partidak honako toki eta egunetan izango dira: Lazkaon, ekainaren 7an; Hernanin, ekainaren 14an; eta Aizarnazabalen, ekainaren 21ean. Finala ekainaren 28an izango da, Zestoan.