Zapatuan jokatu zen Izaban (Nafarroa) I. Orbea Pax Avant lasterketa, eta Joseba Albizu azpeitiar txirrindularia izan zen nagusi, 7 ordu eta 8 minutuan helmugaratuta. Patxi Apaolaza izan zen bigarrena, 07:11:00 denborarekin, eta Aitor Hernandez helmugaratu zen hirugarren (07:14:00).
750 lagunek hartu zuten parte probaren lehenengo edizioan, eta 190 kilometro egin zituzten bizikletaren gainean. Guztira, 5.316 metroko malda igo behar izan zuten txirrindulariek.