Uztailaren 22an, astelehena, azaleko minbiziaren aurkako kanpaina izango da plazan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 19a, 12:29

Azaleko minbiziaren kontrako kanpainan kamioi berezi bat erabiltzen dute.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko aditu eta boluntarioek, kamioi berezi baten laguntzaz, herriko plazan egingo dute geldialdia, 10:00etatik 13:00etara bitartean. 

Uztailarean 22an, astelehena, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako azaleko minbiziaren aurkako kanpaina Azpeitian izango da. Elkarteko langile adituek eta boluntarioek, kamioi berezi baten laguntzaz, herriko plazan egingo dute geldialdia, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Kanpainaren helburua azaleko minbizia ekiditeko prebentzioaren alde egitea da, umeen kasuan bereziki. 

Elkarteak antolatutako txokora hurbiltzen direnek azalean duten melanina maila neurtu ahalko dute, eguzkipean egon daitezkeen denbora jakin dezaten. Eguzkia hartzerakoan kontuan hartu beharrekoei buruzko informazioa eta azala aztertzeko moduari buruzko zehaztasunak ere emango dituzte bertan, eta zalantzak argitzeko aukera egongo da.  

Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina uztailaren 1ean hasi zen. Uztailaren 18an, atzo, iritsi zen eskualdera, eta hilabete osoan zehar Gipuzkoako kostaldeko eta barrualdeko hamabost udalerritatik igaroko dira. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide