Santio egunarekin, uztailaren 25ean, hasiko da Azpeitian udako urteroko festa segida. Egun berean, datorren ostegunean, irekiko du Uztarria Komunikazio Taldeak bere festetako tonbola, Erdikalean.
Bosgarren aldiz jarraian jarriko du tonbola Uztarriak eta, aurrekoetan bezala, Jabier Iruretak musutruk utzitako lokalean izango du egoitza. Bosgarren urtez, era berean, eskerrak eman beharrean da Uztarria, lokal jabeari bezala, tonbola posible egiten duten laguntzaile guztiei. Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena; 70etik gora guztira, aurten ere. Uztarriak diru-sarrera propioak areagotzeko abian jarri zuen proiektuan denen laguntza oinarrizkoa delako, mila esker guztiei!
Santio eta saninazioak tarteko, aurten bost egunetan irekiko ditu ateak Uztarriaren tonbolak: uztailaren 25ean, 28an, 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean. Ordutegiari dagokionez, eguerdi partean 12:00etatik 15:00etara eta, arratsaldetik aurrera, 17:00etatik gauerdiraino izango da tonbolan txartelak erosi eta sariak eskuratzeko aukera. Uztailaren 28an, igandea, iluntzean goizago itxiko da tonbola, 20:30ak aldera.
Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira. Oparien zerrenda luzea izango da aurten ere. Eta, saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidunak ere ez dira gutxi izango. Ukabik emandako netbook erako ordenagailu eramangarria eta Eroski Bidaiak-ek emandako asteburuko egonaldia (bi lagunentzat) dira tonbola ixtearekin bat egingo den azken zozketan banatuko ditugun sariak.
Onena, tonbolara joan eta probatzea!
Ekimenaren laguntzaileak
Bertan merkatarien elkartea
Azpeitiko Udala
Ukabi informatika
Eroski Bidaiak
Eregi euskara eta komunikazioa
Danetik
Matxin xestoak
Nekane janari denda
Nerea eskulanak
Amaia taberna
Azpeitia taberna
Egaña gozotegia
Eguzkitza taberna
Errotaundi okindegia
Etxaun kutixiak
Etxe Zuri taberna
Garoa taberna
Hartzubia taberna
Xoxote kafetegia
Intz taberna
Iraye taberna
ISB taberna
Izaro taberna
Jim Clark taberna
Juantxo Txiki taberna
Korrale taberna
Laratz taberna
Neguda taberna
Ogi Berriena okindegia
Oñatz taberna
Kantoi taberna
Urola Express taberna
Urtzi taberna
Aliur kafetegia
Azkune frutak
Ametsa taberna
Añota sagardotegia
Auntxa erretegia
Baigera I
Baigera II
Garmendipe taberna
Jai Alai jatetxea
Kiruri jatetxea
Larrañaga Hotela
Lau Bide jatetxea
Mendizabal taberna
Mikel Uria jatetxea
Ondarbide jatetxea
Ongi Etorri jatetxea
Orbegozo jatetxea
Osinazpi taberna
Pastorkua jatetxea
Patxo jatetxea
Sanagustin kulturgunea
Uranga jatetxea
Arrupe Hotela
Kiroldegiko taberna
Adats ile-apaindegia
Bigara ile-apaindegia
Garai ile-apaindegia
Goiatz ile-apaindegia
Inaxita ile-apaindegia
Jone eta Maikar estetika zentroa
Karmen Gurrutxaga ile-apaindegia
Kimetz ile-apaindegia
Zuha ile-apaindegia
Anare ile-apaindegia
Elnek ile-apaindegia
Edurne ile-apaindegia
Irede estetika zentroa