Egun bakarrean izango dira pilota partidak saninazioetan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 23a, 12:36

San Inazio egunean, hilak 31, eskuz binakako bi partida ikusi ahal izango dira Izarraitz pilotalekuan, 22:30etik aurrera.

Aurten, San Inazio egunean, hilaren 31n, bakarrik izango dira eskuz binakako pilota partidak Izarraitz pilotalekuan. Horrenbestez, datorren asteazkenean bi partida izango dira Izarraitzen, 22:30ean hasita.

Aurreneko partidan Olaizola I.a eta Apraiz Retegi I.aren eta Peñagarikanoren kontra ariko dira nor baino nor. Bigarren partidan, berriz, Olaizola II.ak eta Beginok Martinez de Irujoren eta Zubietaren kontra neurtuko dituzte indarrak.

Sarrerak San Inazio egunean bertan erosi ahal izango dira Izarraitz pilotalekuko txarteldegian 12:30etik 13:30era bitartean eta partida hasi aurretik, 21:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide