Azoka Herritik ekimenaren baitan, stock azoka izango da hilaren 21ean, zapatua, eta hilaren 22an. Bertan herriko 33 saltokik hartuko dute parte, eta Berdura plazan guztientzako tokirik ez dagoenez, bi saltokik Berdura plazako arkupetan jarriko dute postua. Azoka goizez zein arratsaldez egongo da zabalik; 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.
Postu horietan, besteak beste, oinetakoak, kirol arropa, gazteentzako, gizonezkoentzako, emakumeentzako zein aurrentzako arropa, lentzeria, mertzeria, pitxiak eta ohialak erosi ahal izango dira.
Bertan Merkatari Elkarteak azaldu duenez, "azken urte hauek zailak ari dira izaten merkatariontzat, herritar askorentzat bezala. Egoera aldatzeko ezinbestekoa ikusten dugu horrelako ekimenak antolatzea, herriko beste eragileekin elkarlanean, aldaketa herritik eman behar da-eta".
Hemen stock azokan parte hartuko duten saltokien zerrenda:
1.- Urrestilla
2.- Yuritz oinetakoak
3.- NKN mutil modie
4.- Zuri beltz
5.- Koket
6.- Sorgin gazte moda
7.- Babesa gazte moda
8.- Oinkari oinetakoak
9.- Jostaldi kirolak
10.- Arku
11.- Brod konpon
12.- Arantxa haur jantziak
13.- Biur
14.- Trapos dekorazioa
15.- Haurtxoa haur jantziak
16.- Boca a boca
17.- Pipes
18.- Alzuaran
19.- Kukua
20.- Ubbo
21.- Larrañaga kirolak
22.- Aitzaki kirolak
23.- Igan
24.- Ilargi
25.- Farmazabal
26.- Nerea eskulanak
27.- Irati gazte moda
28.- Otola
29.- Kalani
30.- Adolfo Dominguez
31.- L Xaxarki
32.- Saltoka haur oinetakoak (Berdura plazako arkupetan izango dute postua)
33.- Arkupe (Berdura plazako arkupetan izango dute postua)