Corrugadoseko langileei urtarrilera atzeratu diete epaiketaren data

Urola Kostako Hitza

Berez, bihar, urriak 29, zen egitekoa Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiarako eta Lasaorako aurkeztutako kaleratzeen Lana Erregulatzeko Txostenaren gaineko epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Urola Kostako Hitza-k Corrugados Azpeitia eta Lasaoko Enpresa Batzordeetako kideekin hitz egin du.

Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiarako eta Lasaorako aurkeztutako kaleratzeen Lana Erregulatzeko Txostenaren (LET) gaineko epaiketa urtarrilaren 27-28ra atzeratu dute. Berez, bihar, urriak 29, zen egitekoa epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina enpresaren proba dokumental batzuk aztertzeko denborarik ez du izan epaileak, eta hiru hilabetez atzeratu dute.

Lana Erregulatzeko Txosten horren bidez Corrugados Azpeitiatik langile guztiak eta Lasaoko 68 langiletatik 38 kaleratu dituzte, eta Corrugados Azpeitia lantegia itxi egin dute.

Urola Kostako Hitza-k Corrugados Azpeitiako eta Lasaoko Enpresa Batzordeetako kideekin hitz egin du, eta albiste osatua irakurtzeko egin klik hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide