Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri du 2013ko Gipuzkoako Kirolaria aukeratzeko prozesua. Federazioak moldalitate desberdinetako 31 kirolariak psoposatu ditu, eta tartean dira Mikel Labaka azpeitiar futbolari ohia eta Asier Cuevas Azpeitian bizi den lasterkaria.
Gipuzkoako Kirol Federazioaren arabera, honakoak dira Mikel Labaka proposatzearen arrazoiak: "Apaltasuna, xalotasuna, borondate irmoa, baloreak eta printzipioak dira pertsona paregabe eta kirolari bikain honen bereizgarri nagusiak". Asier Cuevas, berriz, Europako 100 kilometroko lasterketako txapeldun izateagatik izendatu dute hautagai.
Abenduaren 9a bitartean eman daiteke bozka www.gipuzkoakirolak.net webgunean, eta bozka gehien jasotzen dituena izango da Gipuzkoako Urteko Kirolari saria jasoko duena.
Mikel Labakaz eta Asier Cuevasez gain, Zumaiako Telmo Deun emakumezkoen taldea ere hautagaien artean da, eta bertako arraunlaria da Itsaso Aramendi azpeitiarra.