Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa aurkeztuko dute jendaurrean gaur, asteazkena, udaletxeko areto nagusian, 18:30ean hasita. Urriaren 1ean egindako udalbatzarrean onartu zuten plan estrategikoa, EH Bilduk, EAJk eta Hamaikabatek, aho batez. Herriaren garapen integrala da Plan Estrategikoa.