Jagoba Beobide Uztarriaren egoitzan izango da gaur, osteguna, elkarrizketa digitalean, 16:00etatik aurrera.
Bigarren mailako sailkapeneko jaitsiera postuetan da Alaves taldea. 2012az geroztik bertako jokalaria da Beobide, eta aurretik Sansen, Real Unionen eta Cordoban ibili zen azpeitiarra. Futboleko ibilbideaz-eta hitz egingo du elkarrizketa on line-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.