Didier Zago (Feas, Frantzia) gizonezkoetan (00:28:14) eta Vanesa Ortega (Aldeanueva de la Vera, Caceres, Espainia) emakumezkoetan (00:34:29) nagusitu ziren atzo, igandea, Xoxoterako VI. Zuzenien Igoera Bertikalean. 113 lasterkarik bukatu zuten Ezkerretegi paretik hasi eta Xoxoteko San Inazioren irudira arteko erlojupeko proba. Eguraldi ederra lagun, jende ugari izan zen proba ikusten.
Gizonezkoetan bigarrena Aritz Egea urretxuarra (00:28:17) izan zen eta emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra (00:36:09). Hirugarren gizonezkoa, berriz, Mikel Beuza ultzamarra (00:30:12) izan zen eta emakumeetan Nerea Amilibia aiarra (00:39:33). Xabier Lasa azpeitiarrak laugarren egin zuen, 30:14 denborarekin.
Lasterketaren sailkapen osoa hemen ikusi daiteke, eta probako argazkiak Urola Kostako Hitza-ren webgunean.