Gorka Azkunek (Azpeitia, 1982) CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako sarietan Dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria jaso zuen atzo, osteguna. Fizkioa errealitate bihurtzen denean lanari esker jaso du saria Azkunek.
Ez da azpeitiarrak CAF-Elhuyar saria jasotzen duen aurreneko aldia. Izan ere, 2002an, 2003an eta 2004an ere saritu zuten.
Azkunek EHUn ikasi zuen Informatika Ingeniaritza. Tecnalian aritu da lanean robotika eta adimen artifizialaren arloetan, eta gaur egun DeustoTech-en ikertzaile lana egiten du. Bertan, sistema adimentsuen esparruko ikerketan ari da sakontzen, doktore-tesia egitea helburu hartuta.
Beasaingo CAF enpresak eta Elhuyar Kultur Elkarteak eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien dibulgazioa, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz.