Urte batzuk kontzerturik eman gabe igaro ostean, 'Berriz' diskoa kaleratu du Ezinean taldeak, eta emanaldi ugari eskaintzen ari dira. Denbora azkar pasa da lehen diskoa atera zutenetik, baina musikarien hitzetan, "musikak, oraindik, azal ezin daitekeen zerbait" sortzen die barruan. Amenabarren eta Amezuaren arabera, "handia" da musikaren bidez sentimenduak sortzen dituzula ikustea. Horretan jardungo dute disko berriarekin, herritarrei "indarra, frskura eta abiadura" igortzen. Elkarrizketa osorik, hemen.