Beat and Chat aplikazioa garatu du Ukabik, Iraurgi Berritzen taldeak bultzatuta. Aplikazioa martxan da Zuhatz eta Pikua tabernetan. Tresna horren bidez, taberna horietako abestiak aukeratu daitezke; eta, horrez gain, bertan dauden pertsonekin komunikatzeko erabil daiteke.
Zerbitzua erabiltzeko, Beat and Chat aplikazioa deskargatu behar da telefono adimentsuan. Ondoren, beharrezkoa da tabernako Wifi sarera konektatzea. Behin hori eginda, erabiltzaileak taberna horretako abestiak aukera ditzake, baita inguruko pertsonei mezuak bidali ere. Hemen deskargatu daiteke aplikazioa.
Joan den larunbatean jarri zuten martxan Beat and Chat tresna, Euskal Herri mailan. Hala ere, Ukabiren asmoa da aplikazioa nazioartera zabaltzea, hamabi hilabete barru.
Azalpen xeheagoa, Emakumeen Txokoak eginiko bideo honetan.