Sanisidroak ospatuko dituzte Aratzerrekan, ostegunean eta ostiralean

Uztarria.eus 2014ko mai. 14a, 11:07

San Isidro Egunean bazkaria egingo dute, urteroko moduan.

San Isidro egunean, maiatzaren 15a, osteguna, 09:30ean txupinazoarekin emango zaie hasiera sanisidroei eta ostiralean, baratzuri-zopa janaz emango zaie amaiera. 

Maiatzaren 15ean, osteguna, festa giroan murgilduko da Aratzerreka, 09:30ean botako duten txupinazoarekin. San Isidro egunean hasiko dira Aratzerrekako festak aurten eta bi egunetako egitaraua izango dute. Urtero bezala, mahaiaren bueltako jan-edanaren eta trikiti eta bertso doinupean ospatuko dituzte sanisidroak. Eta, urtero moduan, lehiaketa 'xelebrea' sartu dute egitarauan: arrautza egosi-jana egingo da, zapatu goizaldean.

Honakoa izango da sanisidroen egitaraua:

Osteguna, maiatzak 15, San Isidro Eguna:

  • 09:30: Txupinazoa.
  • 10:00: Mendi buelta: Izazpi-Paotxeta-Samiño. Bueltan salda eta haragi egosia izango dira.
  • 12:00: Meza nagusia. Irteeran, biterreoa.
  • 14:00: Bazkaria.
  • 19:00: Triki-poteoa.
  • 20:45: Mami-jana eta, jarraian, afaria.
  • 02:30: Baratzuri zopa-jana. Egun guztian zehar Aritz eta Asier soinujoleak.

Ostirala, maiatzak 16:

  • 18:30: Suziriak.
  • 19:00: Bertso-poteoa.
  • 21:00: Bertso-afaria Ander Urbieta Lazkao txiki eta Josu Oiarzabal Xenpelar bertsolariekin. Arratsaldea eta afalondoan Hitzeder eta Lidia soinujoleak.
  • 01:00: Lehiaketa 'xelebrea': hiru arrautza egosi nork azkarrago jan. Saria: 30 euro eta dozena bat arrautza.
  • 04:00: Baratzuri zopa-jana.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide