Azpeitiarren esku ere badago

Uztarria.eus 2014ko eka. 8a, 12:33

Gure Esku Dago mugimenduaren giza katearen eguna iritsi da. Gaur, ekainak 8, aurrez izena eman duten 100.000 lagun eta haiei batuko zaizkienak Durango eta Iruñea arteko errepide bazterrean jarriko dira, 12:00etatik 12:30era erabakitzeko eskubidearen aldeko kate erraldoia osatzeko. Azpeitian 1.507 herritarrek eman dute izena. Goizeko bederatzietatik aurrera 14 autobus abiatu dira Zumarraga eta Ezkio-Itsaso arteko errepide zatira. Giza katearen 45. eta 46. kilometroetan kokatuko dira Azpeititik joandakoak.

Uztarriak giza katearen zuzeneko jarraipena egingo du, bai webgunean, bai sare sozialetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide