Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusi izendatu dute

Uztarria.eus 2014ko eka. 10a, 11:49

Urrestildarrak Orkestra Deustuko unibertsitateko Lehiakortasunarerako Euskal Institutuaren sorreratik egiten du lan bertan.

Mari Jose Aranguren (Urrestilla, 1969) Orkestra Deustuko unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusi izendatu dute. Orkestra 30 ikertzailek osatzen dute egun, eta haien gidari izango da urrestildarra.

Orkestraren sorreratik egiten du lan bertan Arangurenek, eta 2012an Orkestrako zuzendari akademiko kargua hartu zuen. Deustuko unibertsitateko Ekonomia irakaslea ere bada. Hainbat liburu eta argitalpen egin ditu Arangurenek, eta Horizonte 2020 programaren baitan Europako Batasuna aholkatzen duten adituetako bat ere bada. Horrez gain, Europar Batasuneko aholkulari ere bada, eta Batasunean sartzen diren estatuekin aritzen da lanean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide