Unai Iparragirre Txipa txirrindulariak Start-Trigon taldearekin zuen hitzarmena eten du. Twitter bidez eman du albistearen berri azpeitiarrak, gaur, astelehena. Azaldu duenez, "taldearekin izandako arazoak" direla-eta apurtu du kontratua. Duela hilabete inguru hartu zuen erabakia txirrindulariak, baina asteburu honetan jakin du taldeak baja eman diola.
Urtarrilean sinatu zuen hitzarmena Paraguaiko taldearekin; eta, berez, abenduaren 31 bitartean Belgikako egoitzan egotea adostu zuten.