Maier Lizaso (Azpeitia, 1973) izango da irailetik aurrera Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehendakaria. Pasa den zapatuan denboraldi bukaerako bazkaria egin zuen ISBk, eta han jakinarazi zuten nork ordezkatuko duen 2006tik lehendakari izan den Iñaki Uria azkoitiarra. Lizasok irailean hartuko du lehendakari kargua, baina zapatuan bertan jaso zuen aginte-makila.
Iraurgiko jokalaria eta entrenatzailea izan da aurretik Lizaso.