Santio bezperarekin, uztailaren 24an, hasiko dira Azpeitian festak. Hurrengo egunean, santio egunez, irekiko du Uztarria Komunikazio Taldeak bere festetako tonbola, Erdikalean.
Seigarren aldiz segidan jarriko du tonbola Uztarriak eta, aurrekoetan bezala, Jabier Iruretak musutruk utzitako lokalean izango da tonbola. Eskerrak eman beharrean da Uztarria, lokal jabeari bezala, tonbola posible egiten duten laguntzaile guztiei. Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena; 80tik gora guztira. Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko abian jarri zuen proiektuan denen laguntza oinarrizkoa delako, mila esker guztiei!
Santio eta saninazioak tarteko, aurten sei egunetan irekiko ditu ateak Uztarriaren tonbolak: uztailaren 25ean, 27an, 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an. Ordutegiari dagokionez, eguerdi partean 12:00etatik 15:00etara eta, arratsaldetik aurrera, 17:00etatik gauerdiraino izango da tonbolan txartelak erosi eta sariak eskuratzeko aukera. Uztailaren 25ean, ostirala, eta 27an iluntzean goizago itxiko da tonbola, 20:30ak aldera.
Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira. Oparien zerrenda luzea izango da aurten ere. Eta, saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidunak ere ez dira gutxi izango. Ukabik emandako ordenagailu eramangarria, Eroski eta Halcon bidai-agentziek emandako asteburuko egonaldi bana (bi lagunentzat) eta Erreka Bikek eskainitako bizikleta dira tonbola ixtearekin batera egingo den azken zozketan banatuko ditugun sariak.
Ekimenaren laguntzaileak
Bertan merkatarien elkartea
Azpeitiko Udala
Ukabi informatika
Eroski Bidaiak
Halcon Bidaiak
Erreka Bike
Eregi euskara eta komunikazioa
Danetik
Matxin xestoak
Nekane janari denda
Nerea eskulanak
Amaia taberna
Azpeitia taberna
Egaña gozotegia
Errotaundi okindegia
Etxaun kutixiak
Etxe Zuri taberna
Garoa taberna
Hartzubia taberna
Xoxote kafetegia
Intz taberna
ISB taberna
Izaro taberna
Jim Clark taberna
Juantxo Txiki taberna
Korrale taberna
Laratz taberna
Neguda taberna
Ogi Berriena okindegia
Oñatz taberna
Kantoi taberna
Urola Express taberna
Urtzi taberna
Aliur kafetegia
Azkune frutak
Ametsa taberna
Añota sagardotegia
Auntxa erretegia
Baigera II
Garmendipe taberna
Jai-Alai jatetxea
Kiruri jatetxea
Larrañaga Hotela
Lau Bide jatetxea
Topa taberna
Mendizabal taberna
Mikel Uria jatetxea
Ondarbide jatetxea
Ongi Etorri jatetxea
Orbegozo jatetxea
Osinazpi taberna
Pastorkua jatetxea
Patxo erretegia
Pikua taberna
Agirre opari-denda
Olakor kafetegia
Inka kafetegia
Kutxillo
Landeta jatetxea
Xoxote kafetegia
Jim Clarck taberna
Atseden taberna
Lokotx taberna
Lasa gozotegia
Xanadu jatetxea
Sanagustin kulturgunea
Sagasti Zahar
Loiola hotela
Meola jatetxea
Uranga jatetxea
Arrupe Hotela
Kiroldegiko taberna
Adats ile-apaindegia
A&m ile-apaindegia
Bigara ile-apaindegia
Garai ile-apaindegia
Goiatz ile-apaindegia
Inaxita ile-apaindegia
Jone eta Maikar estetika zentroa
Karmen Gurrutxaga ile-apaindegia
Kimetz ile-apaindegia
Zuha ile-apaindegia
Anare ile-apaindegia
Elnek ile-apaindegia
Edurne ile-apaindegia
Irede estetika zentroa
Motx ile-apaindegia
Iturria ile-apaindegia
Begoña Etxeberria ile-apaindegia
Eder ile-apaindegia
Aisia hotelak