Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Realeko mutilen jubeniletako bigarren taldean entrenatzaile hasi da, Eason, uztarria.com-ek jakin duenez. Atzo ekin zieten entrenamenduei, Zubietan. Bigarren entrenatzaile modura hasi da. Easok, oraingoz, ez du lehen teknikaririk.
2004tik 2011ra Realeko lehen taldeko jokalari aritu zen Labaka, eta ondorengo bietan Rayo Vallecanon ibili zen jokatzen. Iazko ekainean jakinarazi zuen futbolari profesional izateari laga ziola. Urtebetera berriro heldu dio futbolari. Hirutik bi entrenatzaile titulu dauzka.
Azpeitiar jokalari bat dago Eason: Ugaitz Kerejeta.