Gaur, San Inazio bezperarekin, jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auzia bezala ezagutzen denaren epaia. Epai horren barruan, hogei auzipeturentzat hiru urtera arteko espetxe zigorra eta 103 herriko taberna konfiskatzeko agindua eman dute, tartean Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartearen egoitza.
Horrenbestez, eta helegitea aintzat hartzen ez badute, Espainiako Estatuaren esku geldituko litzateke Orkatz. Auzitegi Nazionalak epaia auzipetu guztiei jakinarazi beharko die orain, banan bana. Eta azken jakinarazpena egiten denetik bost egun izango ditu defentsak helegitea aurkezteko. Helegite horren tramitazioak urtebete eman dezake. Bitartean, printzipioz ezingo litzateke exekutatu sententzia.
35/02 sumarioaren epairen gaineko informazio gehiago, Berria. eus-en.