Udaleko Gazteria sailak hiru ikastaro antolatu ditu urrirako, azarorako eta abendurako. Jada ireki dute izena emateko epea, eta urriaren 10a, ostirala, izango da horretarako azken eguna. Arropei bizi berria ematen, Sukaldaritza itailarra eta Jolas kooperatiboak ikastaroak antolatu dituzte, eta 18 urtetik gorako herritarrentzat dira.
Hona eskolei buruzko informazioa:
Arropei bizi berria ematen
- Datak: urriaren 15ean, 22an eta 29an; azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an; abenduaren 3an.
- Ordutegia: 18:30-20:30.
- Irakaslea: Ilazki Lili.
- Prezioa: 30 euro. Gazte, ikasle edo langabetu txartelarekin, 25 euro.
Sukaldaritza italiarra
- Datak: urriaren 14an, 21ean eta 28an; azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean; abenduaren 2an.
- Ordutegia: 18:30-20:30.
- Irakaslea: Andoni Txintxilla.
- Prezioa: 35 euro. Gazte, ikasle edo langabetu txartelarekin, 30 euro.
Jolas kooperatiboak
- Data: azaroaren 22a, larunbata.
- Ordutegia: 9:00-13:00 eta 14:00-16:00.
- Irakaslea: Kometa.
- Prezioa: 15 euro. Gazte, ikasle edo langabetu txartelarekin, 10 euro.
Honako bideak dituzte ikastaro horietan izena eman nahi dutenek: gib@azpeitia.net helbidera mezua idaztea edo 943 15 71 60 telefono zenbakira deitzea, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, goizez; eta astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, arratsaldez.