Dagoeneko eman daiteke izena Euskal Herriko II. Txorizo Egosi Lehiaketan

Uztarria.eus 2014ko urr. 29a, 12:51

Azaroaren 8ko IX. Libre Ardo Dastaketa Egunaren baitan izango da txorizo egosi lehiaketa. Dagoeneko eman daiteke lehiaketan parte hartzeko izena Udaleko Kultura sailean.

Azaroaren 8an, zapatua, izango da IX. Libre Ardo Dastaketa Eguna, eta egun horretan bertan egingo da Euskal Herriko II. Txorizo Egosi Lehiaketa ere. Txorizo lehiaketan parte hartu nahi dutenek Azpeitiko Udal Kultura sailean, 943 15 70 68 telefonora deituta, eman behar dezakete izena dagoeneko.

Lehiaketaren irabazleak txapela eta bi afari eskuratuko ditu. Bigarren eta hirugarren sailkatzen direnek, berriz, oroigarriak jasoko dituzte.

Ardo Egunaren baitan, hainbat ardo dastatzeko aukera izango da plazan eta, horrez gain, hainbat pintxo eta ogitarteko dastatu ahal izango dira. 11:30etik 14:30era izango da dastaketa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide