Enrique Morenteren alaba ertainak bere aitaren eta familiaren lanbide bera aukeratu du: "Flamenkoa nire nortasuna da eta beti izan nuen gure aitaren babesa. Hala ere, unibertsitate ikasketak egitea gomendatu zidan, eta haiek amaitu ondoren musika arloa gogor lantzen hasi nintzen".
Nolakoa izango da larunbatean eskainiko duzuen kontzertua?
Hainbat motatako abestiak entzuteko aukera egongo da. Ez dago jakiterik zer gertatuko den Los Evangelistas taldearen kontzertu batean. Jende guztia gonbidatu nahi dugu Azpeitiko kontzertura; bertaraino hurbiltzen diren guztiak besoak zabalik hartuko ditugu.
Larunbatekoa ez da Euskal Herrian eskaintzen duzuen lehenengo kontzertua.
Ez. Iaz Bilboko BIME jaialdian egon ginen, eta bertako jendearen erantzuna oso ona izan zen. Euskal Herria lurralde ederrenetako bat dela uste dut, eta bertan jotzeko irrikaz gaude.
Hiri handietan eskaintzen dituzue kontzertu gehienak. Nola aurreikusten duzue Azpeitiko kontzertua?
Herri batean kontzertua eskaintzea oso interesgarria iruditzen zait. Azpeitia ezagutzeko gogoa daukagu. Gure ustez oso garrantzitsua da herrietan ere musikaren aldeko apustua egitea. Larunbatekoa abentura oso atsegina izango dela uste dut, eta ilusioz bizi dugun zerbait da.