Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien nagusi, gaztetxoen Euskadiko Dantza Solte Txapelketan

Uztarria.eus 2014ko abe. 15a, 11:28

Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien.

Orotara, 17 bikotek hartu zuten parte txapelketan. Horietatik zazpi azpeitiarrek osatutakoak ziren, bi azpeitiarrek eta azkoitiarrek osatutakoak eta hiru errezildar bikote ere bai. Datorren igandean, Santo Tomas eguna, Gazteen Azpeitiko XIV. Dantza Suelto Txapelketa izango da, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien bikote azpeitiarrak irabazi zuen atzo, igandea, Bergaran jokatu zen gazteen XXXVII. Euskadiko Dantza Solte Txapelketa. Bigarren izan ziren Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga, eta hirugarren, berriz, Bergarako Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga. Laugarren postuan beste Azpeitiko bikote bat sailkatu zen: Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga. Bosgarren postuan, aldiz, Julen eta Nagore anai-arreba errezildarrak sailkatu ziren. Jantzi dotoreenaren saria Ibarrako Aimar Odriozolak eta Izaro Urrestarazuk eskuratu zuten.

Orotara, 17 bikotek hartu zuten parte txapelketan. Horietatik zazpi azpeitiarrek osatutakoak ziren, bi azpeitiarrek eta azkoitiarrek osatutakoak eta hiru errezildar bikote ere bai.

Epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako lau lagunek osatu zuten: Ander Garitanoandiak, Gabriel Alonsok, Idoia Besadak eta Lierni Martiarenak. Parte-hartzaileek fandangoa eta arin-arina dantzatu zituzten, eta jende ugari izan zen Bergarako pilotalekuan.

Datorren igandean, Santo Tomas eguna, Gazteen Azpeitiko XIV. Dantza Suelto Txapelketa izango da. 18:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean, eta bertan omenduko dituzte Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, 2014ko Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketako irabazleak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide