Uztarria Komunikazio Taldeak prest dauka liburuxka biografikoen bere saileko lan berria: Patxi Azkargorta zenaren biografia (2014ko irailaren 10ean hil zen Azkargorta). 2009an abian jarritako proiektuaren hamaikagarren fruitua izango da Azkargortari eskainitako liburuxka eta Aintzane Larrañaga azpeitiar kazetariak idatzi du. Bihar, zapatua, aurkeztuko du Uztarriak liburuxka; Sanagustin kulturgunean izango da ekitaldia, 12:00etan.
Aurreko liburuxkak bezalaxe, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute euren alea urtarrileko aldizkariarekin. Gainerakoek, berriz, bost euroren truke erosi ahal izango dute, herriko saltokietan edo Uztarriaren egoitzan.
Joan den hilean banatutako abenduko Uztarria herri aldizkariak badakar Patxi Azkargortari eskainitako biografiaren aurrerapen txiki bat.
Orain arteko liburuxka biografikoak
Uztarriak liburuxka biografikoen sailean orain arte argitaratu dituen bederatzi lanak webgune honetan ere irakur daitezke. Hauexek dira:
- Julian Bereziartua Ander Ugarte (Uztarria)
- Leo Etxeberria Miren Garate (Uztarria)
- Valentina Agirre Olatz Prat (Uztarria)
- Santi Lazkano Nekane Zinkunegi (Uztarria)
- Amaia Garmendia Xabier Otamendi (Uztarria)
- Enkarna Arregi Alexander Silva (Uztarria)
- Iñaki Bergara 'Pio' Monika Juaristi (Uztarria)
- Bernardo Aizpitarte 'Kabra' Joxin Iturriotz (Uztarria)
- Enrike Zurutuza Ihintza Agirretxe (Uztarria)
- Maria Jesus Arregi Eneritz Albizu (Uztarria)