Uztarria.eus-ek bideo atal berria estreinatuko du 2015arekin. Herriko pailazo gazteekin elkarlanean jarriko da abian, aste honetan hasita, Kontuk eta komeriyek. Hilean behin, Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu eta, umore klabean, herritarren iritziak jasoko dituzte Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreek. Bideoen errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egingo ditu.
Hau da Kontuk eta komeriyek atal berriaren aurkezpen bideoa.