Argazkilaritzako Goya sarietako bat irabazi du Xanti Rodriguezek

Uztarria.eus 2015ko urt. 26a, 16:42

Xanti Rodriguezek (Azpeitia, 1978) irabazi du 2015eko argazkilaritzako Goya sarietako bat. Aragoiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak (AFPA) ematen ditu sariok, 1985etik. Joan den zapatuan banatu zituzten aurtengoak, Zaragozan, eta Publizitate arloko saria eskuratu zuen Rodriguezek; Azpeitiko Topa tabernarentzat egindako diseinu proiektuaren barruko argitarabeko lan honi esker (argazkikoa). 2015ekoarekin hiru aldiz egon da azpeitiar argazkilaria Goya sarietako finalisten artean. 2011n eta 2013an sariaren atarian geratu ostean, hirugarrengoan lortu du, azkenean, saria lortzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide