Pasa den zapatuan jendez goraino bete zen Soreasu antzokia, Rise and shine ikuskizunarekin. Jendetza bertaratu zen 25 azpeitiar eta azkoitiar gaztek taularatu zuten antzerki musikatua ikustera. Xabier Barquero eta Kari Alberdi azkoitiar gazteek sortutako lana da Rise and Shine, eta iazko ekainean estreinatu zuten Azkoitiko Baztartxo antzokian.
Datorren hilabeteko Txiki Biranen baitan, ipuin musikatuak izango dira. Martxoaren 14an, zapatua, 16:30ean hasiko da emanaldia, Soreasu antzokian.
Txiki Biran egitasmoaren baitako otsaileko emanaldia izan zen zapatukoa. Txiki Biran eraberrituaren inguruko erreportajea kaleratu zuen Uztarriak urtarrileko zenbakian.